Euskal Saskibaloi Federazioak eta BKL Beasaingo klubak antolatutako 3x3 txapelketaren baitan banatu dira sariak. Ekitaldian, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko hainbat klubetako ordezkariak bildu dira.
Ordizia Saskibaloia klubeko Elorri Garcia, Xabier Gorostegi, Hector Gutierrez, Natale Ena eta Pedro Etxarri izan dira Goierriko ordezkari sarituak. Garcia jokalari onena izan da junior mailan, Gorostegi kadete mailako nesken entrenatzaile onena, Gutierrez junior mailako mutilen entrenatzaile onena, eta Ena kadete mailako jokalari onena.
Pedro Etxarrik, berriz, saskibaloia sustatzeko eta hauspotzeko egindako ibilbide luzea aitortu zaio federazioaren eskutik.
“"Sari hauek gure klubaren lanaren eta jokalari zein entrenatzaileen dedikazioaren isla dira."
Federazioak banatutako gainerako sarien artean, arbitro onenak, ibilbideari aitortzak, txapeldun taldeak eta maila ezberdinetako entrenatzaile eta jokalari onenak ere goraipatu dira.




