Ordizia Orkli taldeak Baskonia A-ren aurka jokatuko du gaur Mendizorroza ko kiroldegian, goizeko 10:00 etan, Euskal Ligako finalerdian. Partida bakarreko kanporaketa honetan, ordiziarrek aurkari indartsu bati egin beharko diote aurre, baina finalerako sailkatzeko borrokatzeko prest daude.
Aurrez aurre izan ziren bi taldeak bigarren faseko azken norgehiagokan, eta, nahiz eta orduan galdu, Ordizia Orkli k erakutsi zuen edozein erronkari aurre egiteko gai dela. Klubak zale guztiak animatu nahi ditu harmailetatik taldea babestera. Garaipena lortuz gero, igandean jokatuko lukete finala, Fundación Bilbao Basket Fundazioa eta Easo Basket Urremai taldeen arteko beste finalerdiko irabazlearen aurka.
Jardunaldiko bigarren partida Majori n jokatuko da gaur, goizeko 11:00 etan. Ordizia Hotel Ordizia taldeak, zilarrezko errendimenduko junior gizonezkoen kategorian, CD Internacional Mons taldearen aurka jokatuko du. Partida aurreratu hau oso parekatua izango dela espero da, donostiarrak ordiziarren azpitik postu bat baitaude, garaipen bat gutxiagorekin. Ordiziarrek joaneko partidako garaipena errepikatu eta abantaila handitu nahi dute.




