Olaberria ko taldeak Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketako kanporaketako joanekoa jokatuko du Azpeitia ren aurka. Partidak larunbatean, maiatzaren 9an, goizeko 10:00etan hasiko dira herriko frontoian. Lehenengo norgehiagokan, etxeko bikote batek Garaizar-Alkortaren aurka neurtuko ditu indarrak larruzko paletaz.
Bigarren partidan, Olaberria ko beste bikote batek Martija-Sanchez izango ditu aurkari pala motzez, 11:00etan. Itzuliko partida hurrengo astean jokatuko da Azpeitia n. Aldi berean, Goierri ko beste hiru herrik, Lazkao k, Zegama k eta Zumarraga k, txapelketako itzuliko partidak jokatuko dituzte asteburuan.
Lazkao k itzulikoa Joxemiel Barandiaran pilotalekuan jokatuko du, igandean, maiatzaren 10ean, 10:30ean hasita. Aurreko partidan, Amezketa n jokatutakoan, hiru partidetatik bi galdu zituzten. Kadete mailan, Lazkao ko bikote batek Gorostidi-Saralegiri 22-17 irabazi zien. Jubeniletan, Agirre-Esnaola bikoteak 16-22 galdu zuen, eta seniorretan, Ander Garmendia eta Manex Garmendia bikoteak 22-6 galdu zuen.
Zegama k itzulikoa Antzuola n jokatuko du gaur, 18:30ean. Joanekoan, Toki-Alai frontoian, hiru partidetatik bi irabazi zituzten. Kadeteetan, Ormazabal-Landa bikoteak 22-2 irabazi zuen. Jubeniletan, Izagirre-Landa bikoteak 22-2 irabazi zuen. Afizionatuetan, Telleria-Galdos bikoteak 8-22 galdu zuen.
Zumarraga k, berriz, gomazko paletako itzulikoa jokatuko du Tolosako Beotibar pilotalekuan, gaur, 21:00etan hasita. Joanekoan, Zumarraga ko bikote batek irabazi zuen, eta beste batek galdu.




