Urretxu eta Zumarraga ko Lourdes Ospitalitateko boluntarioek eskerrak eman nahi izan dituzte, duela aste batzuk bi herrietan egindako diru bilketan parte hartu duten guztiei. Ekimen honen helburua gaixoen Lourdesko erromesaldia finantzatzea zen.
Aurten, 928 euro bildu dira guztira. Diru hori erromesaldiaren kostuak ordaintzeko erabiliko da.
María acógenos
Urtero Gipuzkoatik Frantziako santuarura egiten den erromesaldi ezaguna maiatzaren 29tik 31ra izango da aurten, eta aurten 'María acógenos' lelopean egingo da.




