Energiaren hornidura mugatua da, eta udalbatzak zerbitzu publiko honetarako onartutako baldintzen arabera, kontsumitutako kilowatt-ordu bakoitzeko (kWh) 0,20 euroko prezio publikoa ezarri da. Energia-trantsizio justu batean erronka nagusietako bat da energia-zerbitzuak ekonomikoki eskuragarriak izatea eta horietarako sarbidea bidezkoa izatea.
Erabiltzaileek Iberdrola ren mugikorrerako aplikazioa erabili beharko dute karga-prozesua hasteko eta energia-kontsumoaren ordainketa egiteko.
Mugikortasun elektrikoa mugikortasun jasangarria sustatzeko eta garraioaren inpaktu klimatikoa murrizteko helburuekin lotuta dago.




