Udako loreak berritzeko lanak hasi direnez, eta iazko arrakasta ikusita, Legazpiko Udala k loreak kendu eta bizilagunen artean banatzea erabaki du. Ekimen honen helburua landareei bigarren aukera bat ematea eta hondakin bihurtzea saihestea da.
Landareen banaketa ostiral honetan bertan izango da, eguerdiko 12:00ak aldera, Udaletxeko HAZ (SAC) aren aurrean. Guztira, 150 landare inguru banatuko dira. Gureak-eko teknikariek prestatuko dituzte landareak, aurreko aldietan bezala.
Herritarrek aukera izango dute beren balkoiak edo lorategiak apaintzeko, hainbat landare aukeran izanda: Geranio gitanilla, Boca de dragón, Ipomoea, Begonia Dragon Wing eta Vinca.
Udalak herritarrak ekimen honetan parte hartzera animatu ditu, landareei bigarren aukera bat emateko. Parte hartzaileek beren poltsa edo ontzia ekartzea eskatzen da.




