Legazpiko Udala k doako prestakuntza saioak antolatu ditu uztailaren 1ean eta 2an, herritarrei kaleko desfibriladore automatikoak (DAE) segurtasunez eta beldurrik gabe erabiltzen erakusteko. Saioak Kale Nagusian eta Laubideko oinezkoen eremuan egingo dira, arratsaldez, 18:00etatik aurrera.
Prestakuntza hauek oso praktikoak eta laburrak izango dira, gutxi gorabehera 30 minutuko azalpenekin. Hamar pertsonako talde txikietan banatuko dira parte hartzaileak, bakoitzak gertutik ikasi ahal izateko aukera izan dezan.
Interesatuek aldez aurretik eman beharko dute izena www.legazpi.eus webgunean edo udaletxeko HAZra deituta 943 73 70 30 telefono zenbakira. Izena ematen duten pertsonen kopuruaren arabera antolatuko dira txandak.




