Komunitateak 200 bazkide ditu gaur egun, eta Olamendi, Bikuña kiroldegia eta Brinkola-Telleriarteko eskola zaharretan kokatutako instalazio fotovoltaikoen bidez energia sortzea du helburu. Proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzari esker gauzatu da.
Batzarrean, zuzendaritza taldearen berritzea eta instalazioen egoera ekonomikoa aztertu zituzten. Herritarren harrera ona ikusita, Brinkola-Telleriarteko eraikinean eta kiroldegian bateriak instalatzea erabaki dute, energia biltegiratzeko gaitasuna handituz.
Kiroldegiko instalazioen erabilera tramite burokratiko batzuengatik atzeratu bada ere, laster martxan egotea espero dute. Horrek bazkideei fakturan aurreztea ahalbidetuko die, autokontsumoaren bidez.




