Egungo esleipenen indarraldia 2027ko urtarrilaren 31n amaituko da. Hortik aurrera, esleipendun berriek izango dute udal-baratzeen kudeaketaz arduratzeko aukera.
Baratzeak erabiltzeko, ezinbestekoa izango da Lazkaon erroldatuta egotea, nekazaritza- eta laborantza-lanak egiteko gaitasun fisikoa izatea eta Udalarekiko zerga-betebeharrak zein gainerako ordainketa-betebeharrak egunean izatea. Era berean, familia-unitateko inork ezin du beste baratze baten erabiltzaile izan. Horrez gain, ez eskatzaileak ez familia-unitateko gainerako kideek ezin izango dute nekazaritza-jardueretarako egokiak diren landa-lurrik izan jabetzan, gozamenean edo errentan.
Deialdiari buruzko informazio gehiago jasotzeko edo zalantzak argitzeko, interesdunek Lazkaoko Udalera jo dezakete, Euskadi Enparantza 1 helbidera, 943 08 80 80 telefono-zenbakira deitu edo udalaren webgunean kontsulta dezakete.




