Urtero legez, urriaren azken igandean ospatuko da Ardanbideta-ko erromeria. Lakiola-Kimu Berri elkarteak hartu du antolaketaren ardura, aurreko urteetan Zingi-Zango elkarteak egin bezala.
Egitarauak hainbat ekitaldi biltzen ditu egun osorako: goizean goiz Izadi Zaleak-ekin irteera Ardanbideta-ra, ondoren salda eta txorixo banaketa (borondatearen truke), eta pottoka gainean ibiltzeko aukera eta arku-tiroa, bereziki haurrentzat. Arratsaldean, herri desafioak, haurrentzako jolasak eta toka txapelketa izango dira.
Eguerdian, 14:30ean, doako alubiada eskainiko da. Arratsaldean, berriz, 18:00etan, sokatira herrikoia izango da. Festa trikitilariek eta musikak girotuko dute.
Antolatzaileek autobus zerbitzua jarriko dute Laubideko biribilgunetik Lakiola-ra igandean zehar.




