Kirol ekimen honek 36 kilometroko ibilbidea proposatzen du, parte-hartzaileek zortzi eta hamar ordu artean osatuko dutena. Antolatzaileek 16 eta 30 urte bitarteko gazteei eman diete lehentasuna izena emateko garaian.
Izen-ematea egiteko bi bide daude: elkartearen egoitzan bertan, uztailaren 9an, 19:00etatik 20:00etara, edo mendia@aizkorrime.eus helbide elektronikora idatzita.
Parte hartzeko prezioa 10 eurokoa da 30 urtetik gorakoentzat, eta gainerakoentzat baldintzak elkarteak zehaztutako lehentasun irizpideen araberakoak izango dira.




