Aitortza hau herritarrek egindako proposamenen artean aukeratu da, eta Judo Legazpik bi izendapen jaso ditu aurten. Izendapen horietako batek klubaren lana nabarmendu du, ume eta gazteei kirolaz gain, errespetua, apaltasuna, adiskidetasuna, talde lana, tolerantzia, motibazioa eta diziplina bezalako balioak irakasteagatik.
Beste proposamen batek, berriz, klubaren 40. urteurrena azpimarratu du, eta adierazi du sari hau modu ezin hobea litzatekeela urte horietan guztietan egindako lana eskertzeko. Santikutz egun nagusian, ohiko ezpata-dantzaren ondoren egingo da sari banaketa, Sustraiak taldeko dantzariek eta Goiz Deia txistulariek parte hartuko duten ekitaldian.
“"Legazpiko ume eta gazteei, kirolaz gain, egunerokoan honako balore hauek erakutsi eta transmititzeagatik: errespetua, apaltasuna, adiskidetasuna, talde lana, tolerantzia, motibazioa eta diziplina."
Judoa Legazpira 1974an iritsi zen, eta 1986ko martxoaren 23an eratu zen ofizialki Judo Legazpi kluba. Hasiera batean Haztegi ikastolako gimnasioan entrenatzen hasi ziren, eta 1985ean Bikuñako kiroldegira aldatu ziren. Klubak ibilbide luzea du, eta gaur egun tokiko kirolaren erreferente bihurtu da, haur eta gazte asko trebatu baititu eta nazioarteko txapelketetan ere parte hartu baitu, hala nola Legazpi Herria txapelketan.
Pandemiaren ondorioz, klubaren jarduera Haztegi ikastolako gimnasiora itzuli zen, eta bertan jarraitzen du gaur egun ere.




