Judo Legazpi klubak hurrengo ikasturterako izen-ematea ireki du. Maila guztietarako saioak antolatu dituzte, eta 5 urtetik aurrera hasi daiteke kirol hauetan. Judoa eta jiu jitsua dira eskaintzen dituzten arte martzialak.
Saioak Haztegi ikastolako atzeko gimnasioan izango dira. Klubean diote judoaren balioak lantzen dituztela, hala nola errespetua, diziplina, ahalegina, laguntasuna eta norberaren hobekuntza. Berrogei urteko esperientzia duten entrenatzaileek zuzenduko dituzte saioak.
Informazio gehiago eta izen-emateak egiteko, www.judolegazpi.com webgunea edo info@judolegazpi.com helbide elektronikoa erabil daitezke.
Udako saio bereziak ere eskainiko ditu klubak, kimu eta gaur mailako neska-mutilei zuzenduta. Ekainaren 23tik uztailaren 30era bitartean izango dira, astearte eta ostegunetan, 19:30ean, Haztegiko gimnasioan. Saio hauetan prestakuntza fisikoa, judo eta jiu jitsu teknikak eta jolasak landuko dituzte.




