Gizarte Zerbitzuen, Berdintasunaren eta Adinekoen arloak sustatutako ekimen honetan, epaimahaiak lanen kalitate artistikoa eta sormena nabarmendu ditu. Intza Arnaz Iparragirrek “Emakume izateak ez du esan nahi inoren aginduak bete behar ditudanik! Askeak gara! Beraz, matxismoari hegoak moztu” izeneko lanarekin irabazi du. Lanak emakumeen askatasuna eta autonomia aldarrikatzen ditu, eta Lazkaoren ikur bilakatuko da, udal argitalpenetan erabiliz.
Sari banaketa gaur goizean egin da, erakusketa aretoan. Arnaz Iparragirrek diploma bat eta Gerriko liburu dendan erabiltzeko 300 euroko bonua jaso ditu. Gainerako parte hartzaileek ere oroigarri bana jaso dute, egindako ekarpena eskertzeko. Ekimenaren bidez, sormen artistikoa gogoeta sustatu eta indarkeria matxistaren aurkako konpromiso kolektiboa azaroaren 25etik harago sendotzea helburu du udalak.
“"Emakume izateak ez du esan nahi inoren aginduak bete behar ditudanik! Askeak gara! Beraz, matxismoari hegoak moztu"
Lan guztiak azaroaren 30era bitarte egongo dira ikusgai Lazkaoko Kultur Etxeko erakusketa aretoan.




