Europako NextGenerationEU funtsen laguntzarekin finantzatutako ekimen honek, lurraldeko udalerrien arteko liga birtual baten bidez, jarduera fisikoa bizitza osasungarriaren zutabe gisa sustatzea du helburu, pertsona guztientzat eta adin guztietan. Idiazabalgo taldeak gainerako udalerrien aurka lehiatuko du.
Urriaren 26 tik abenduaren 15 era bitartean, herritarrek erregistratutako kilometro aktibo bakoitzak puntuak batuko ditu Idiazabalen alde, Gipuzkoako sailkapen orokorrean.
14 urte edo gehiago dituzten pertsona guztiek parte har dezakete, erroldatuta egon ala ez. Jarduera motaren araberako ponderazio-koefiziente bat aplikatzen da (oinez edo igerian egindako kilometro batek bizikletaz egindakoak baino gehiago balio du), ahalegin guztiak modu bidezkoan zenbatzeko. Gainera, biztanleriaren araberako koefiziente bat aplikatzen da udalerri bakoitzaren tamainaren arabera, herri txikiek handien pare lehiatu ahal izateko.
Parte hartzea doakoa da eta erraza, Wellk aplikazioaren bidez. Deskargatu ondoren, sortu profila, aukeratu Idiazabalgo taldea eta hasi jarduerak erregistratzen, aplikazioaren GPSa erabiliz edo beste gailu eta aplikazio batzuekin sinkronizatuz (Strava, Garmin, Polar, Fitbit, Apple Health edo Health Connect).
Sailkapenaren goialdean ikusteko harrotasunaz gain, parte-hartzaileentzat sariak egongo dira. Xehetasunak wellk.eus/eu/gipuzkoa-mugituz/ webgunean argitaratuko dira. Aplikazioari buruzko zalantzak argitzeko, wellk@wellk.eus helbidera idatzi edo www.wellk.eus webgunea kontsultatu daiteke.




