Ekimen honek, bere bosgarren edizioan, Gipuzkoa ko ibai ertzetako eraikin hauek eta errotarien lana nabarmendu nahi ditu. Errotak lurraldearen garapen sozial, ekonomiko eta industrialean izan duten garrantzia azpimarratzen da, ondare historiko, teknologiko, antropologiko eta etnografikoaren zati garrantzitsu gisa.
Erroten Eguna ren ospakizunaren baitan, Goierri ko hainbat errota irekiko dituzte bisitarientzat. Horien artean daude Arama ko Ibares errota, Ataun go Larruntza, Beasain go Igartza, Legazpi ko Brinkola auzoko Igaralde eta Mutiloa ko Errotatxo. Errota horiek ateak zabalduko dituzte bisita gidatuak eta hainbat jarduera eskaintzeko.
Gainera, Ezkio ko Igartubeiti museoak ere bat egingo du ospakizunarekin larunbatean, baserriak babesteko elementuei buruzko jarduera batekin. Hurrengo asteburuan, Zerain go Larraondo zerrategi hidraulikora bisita gidatua egiteko aukera izango da, garai batean errota izandako leku horretara.
“"Erroten Egunak Gipuzkoako ondare historiko, teknologiko, antropologiko eta etnografikoa balioetsi nahi du, eta errotariek egindako lana jendeari ezagutarazi."




