Garbiñe Alustiza, Josu Lazkano eta Oihan Telleria, Goierriko bola txapeldun berriak

Legazpin jokatu zen txapelketaren 36. edizioan hiru kategoria nagusietan erabaki dira garaileak.

Irudi generikoa pilota jokoari buruzkoa.
IA

Irudi generikoa pilota jokoari buruzkoa.

Garbiñe Alustiza zeraindarra, Josu Lazkano donostiarra eta Oihan Telleria zeraindarra dira Goierriko bola txapelketaren edizio berri honetako txapeldunak, Legazpin jokatu zen finalean.

Legazpi n jokatu zen larunbatean zortzi tiraldiko txapelketa itxi zuen finala. Aurten 36. edizioa bete duen txapelketak Zerainen hasi eta Legazpin amaitu zen, Goierriko bolatoki guztiak igaro ondoren.
Etxeko Danantzako klubak antolatutako Legazpiko saioan 33 bolari izan ziren lehian. Ramon Iglesiasek irabazi zuen saio hori, 49 birla botata. Bigarren postuan geratu zen Juanjo Aizpiolea 46 birekin, eta hirugarren Ion Orija 45 birlekin.

Hauek izan dira Goierriko 36. bola txapelketaren sailkapenak:

Emakumezkoak:
1. Garbiñe Alustiza (Zerain)
2. Olatz Larrañaga (Donostia)
3. Pake Galdos (Gabiria)
Gizonezkoak:
1. Josu Lazkano (Donostia)
2. Saigotz Iglesias (Ibarra)
3. Itoitz Alustiza (Zerain)
Gazteak:
1. Oihan Telleria (Zerain)
2. Orhi Altzelai (Zegama)