Zaldibiako Jaiak joan den astean hasi ziren eta asteburuan ere jarraipena izango dute. Egitarauak hainbat ekitaldi eskainiko ditu gaur arratsaldean eta bihar, musika eta kultur emanaldiak nagusiki.
Gaur, urriak 9, arratsaldean herriko pilota txapelketako partidak jokatuko dira. Ondoren, Iztueta Dantza taldeak emanaldia eskainiko du plazan. Xirika Kultur Elkarteak antolatuta, patata tortilla lehiaketa izango da 19:30ean, eta ondoren, tortilla aurkezpena eta afaria. Gaua Andoni Ollokiegiren kontzertuarekin borobilduko da, 23:30ean.
Bihar, larunbata, urriak 10, Kuadrilla Eguna ospatuko da. Goizean, txistularien kalejira eta haurrentzako puzgarriak izango dira. Eguerdian, kuadrillen irteera Jun Da Jo txarangarekin eta ondoren bazkaria plazan, Biziola Kooperatibak eskainia. Arratsaldean, kuadrillen arteko jokoak eta kalejira izango dira. Gauean, Kilimak euskal rumba taldearen kontzertua eta Zatekeen erromeria taldearen saioa izango dira, gauerditik aurrera DJ Siwanaba arituko delarik.
Andoni Ollokieg i kantari, musikari eta konpositore ezaguna da Euskal Herrian zehar eskaintzen dituen emanaldiengatik. Kilimak taldea euskarazko runbaren erreferentea da, eta Zatekeen erromeria taldeak, Zumarraga eta Urretxun jatorria duena, erromeria klasikoa zein modernoa uztartzen ditu. DJ Siwanaba, berriz, DJ euskaldun-nikaraguarra da, musika dekolonialean oinarritutako proiektuarekin.




