Fernando Magaldi korrikalariak erronka solidario bat hasiko du Lazkaon ostiralean eta Beasainen larunbatean, gaixotasun arraroak eta desgaitasunak «plazaratzeko» helburuarekin. Bi ekitaldiak 08:00etatik 14:00etara izango dira, eta uztailaren 5ean amaituko da erronka Quintana de Toranzon (Kantabria).
Bakuntza aisialdi taldea erronkarekin bat egin du. Taldeko ordezkari Goretti Etxeberriak azpimarratu zuen «ikusten ez dena, ez delako ezagutzen eta ezagutzen ez dena, ez delako ikertzen».
“"Berdin dio metro bat edo 200 kilometro egiten dituzun."
Kepa Zubiarrain Lazkaoko alkateak eta Leire Artola Beasaingo alkateak ere parte hartu zuten prentsaurrekoan, eta herritarrak erronkan parte hartzera animatu zituzten. Zubiarrainek Magaldiren «konpromisoa» goraipatu zuen, eta Artolak Bakuntzari eskerrak eman zizkion ekimenean parte hartzeagatik.
Magaldik eskerrak eman zizkion Bakuntzari eta bi udalei, eta adierazi zuen «gorputzak uzten didan bitartean horrelako elkarteengatik korrika jarraituko dut». Korrikalariak nabarmendu zuen «sare sozialetan jarraitzen banauzue jakingo duzue beti pentsatzen dudana esaten dudala».
Etorkizunari begira, Magaldik aurreratu zuen hurrengo erronka Aramendioko (Nafarroa) bi haurren aldekoa izango dela: 660 kilometro etenik gabe korrika egingo ditu sei egun eta sei gauz betez, gaixotasun arraroa duten umeen ikerketarako. Ume horiek 13 urteko bizi itxaropena dute eta familiak urtean 50.000 euro behar ditu ikerketarako. Korrikalariak irailaren 13an hasiko du erronka Santiagoko Obradoiroko enparantzatik eta irailaren 20an amaituko du Lizarran.




