Eibarko CD Urki taldeak bere denboraldiari amaiera emango dio bihar, División de Honor Regional ligan. Urki Alkideba taldeak Urola ren aurka jokatuko du Zumarraga n, arratsaldeko 16:30ean. Eibartarrak hamargarren postuan daude 44 punturekin, eta seigarren postuan dagoen aurkariari irabazita amaitu nahi dute urtea.
Bestalde, Urki JMR taldeak ere denboraldia bukatuko du Primera Regional igoera fasean. Joan zen asteburuan Billabona ren aurka lehen garaipena lortu ondoren, gaur arratsaldeko 17:30ean Irauli Bosteko ren aurka jokatuko dute Donostia n. Taldea penaz azken-aurreko postuan dago bost punturekin, eta zailtasun handiko fase honetan emaitza onak lortzen saiatuko da.
Juvenil Preferente mailan, Urki ABC k Aretxabaleta hartuko du gaur 16:30ean Unbe n. Eibartarrak bederatzigarrenak dira 39 punturekin. Urki Hapiick taldeak, berriz, Aloña Mendi ren aurka jokatuko du igandean Oñati n, Primera Juvenil Kopa ko partidan.
Kadete mailan, Urki Heganrent taldeak Liga Cadete Preferente ko azken jardunaldia jokatuko du gaur 11:15ean Elgoibar ren aurka Mintxeta n. Eibartarrek bosgarren postuan amaitzeko aukerak dituzte, gaur egun seigarren baitira 49 punturekin.
Emakumezkoen taldeak Añorga hartuko du gaur Unbe n. Urki BOJ taldeak igandean jokatuko du Zarautz en aurka, eta Alevín taldeak Allerru hartuko du.




