Legazpiko Udala k hiru peoi kontratatuko ditu sei hilabetez, lanaldi osoan, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren bidez jasotako dirulaguntzari esker. Lanpostu hauek Urola Garaiko Mankomunitatearen bidez bideratuko dira.
Lanpostu horietarako izena emateko epea azaroaren 13tik 21era bitartean egongo da zabalik Lanbiden. Hautagaiek langabetuak egon behar dute eta Lanbiden alta emanda eta lan-eskatzaile gisa inskribatuta kontratua hasi aurreko egunean eta hautagaitza bidaltzen duten unean.
Gainera, gutxienez hiru hilabeteko esperientzia izan behar dute peoi lanetan.




