Urretxu, Zumarraga eta Legazpi ko EH Bildu k Bat Egin eguna antolatu dute ostegunerako. Ekitaldi honen helburua bailarako estrategian sakontzea, etorkizuneko erronkak plazaratzea eta EH Bildu ren komunitatea elkartzea eta saretzea da. Ospakizuna Urretxu-Zumarragako Areizaga-Kalebarren plazan izango da, 18:30etik aurrera.
Aurten EH Bildu mugimenduak 15 urte betetzen ditu, eta ibilbide hori ospatzeko, 18:30etik aurrera argazki galeria bat egongo da ikusgai plazan. Bertan, urte hauetan zehar herri zein maila nazionalean egindako ekitaldi, egitasmo, mobilizazio eta batzarren irudiak erakutsiko dituzte. "Pertsonen konpromisoan sinisten dugu, behetik gora sortu ginen mugimendua gara, eta argazki hauekin hori irudikatu nahi dugu", adierazi dute antolatzaileek.
“"Pertsonen konpromisoan sinisten dugu, behetik gora sortu ginen mugimendua gara, eta argazki hauekin hori irudikatu nahi dugu"
19:00etan ekitaldi politikoari ekingo zaio. Bertan, hiru herrietako ordezkari bana arituko da, eta haiekin batera izango da Nekane Zinkunegi, Gipuzkoako arduradun politikoa. Euren hitzaldietan, bailararen erronketan sakonduko dute, proiektu amankomunak aurkeztuz eta elkarlanaren garrantzia azpimarratuz.
Ekitaldiaren amaieran, Olaia eta Amaiur ren kontzertu akustikoaz gozatu ahal izango dute bertaratuek plazan, mokadutxo batekin lagunduta.




