Beasainen, Antzizar kiroldegiko pilotalekuan, bi partida jokatuko dira igandean, Argentinan urrian jokatuko den Munduko Txapelketari begira. Euskal Pilota Selekzioaren prestaketa prozesuaren barruan kokatzen da txapelketa hau.
Ekimen honek bi helburu nagusi ditu: batetik, hautatzaileei pilotariak lehiaketan ikusteko eta baloratzeko aukera ematea; bestetik, Euskal Pilota Selekzioa herriz herri ezagutaraztea eta ikusgarri egitea.
Hautatzaileei pilotariak lehian ikusteko eta baloratzeko aukera ematea eta Euskal Pilota Selekzioa herriz herri ikusgarri egitea.
Beasaingo jaialdian bi modalitate ezberdinetan neurtuko dira indarrak pilotariak. Paleta larruzko partidan, Lopez de Muniain eta Sierra Unda arituko dira aurrez aurre Ibai Perez en aurka. Pala motzean berriz, Altuna eta Del Rio taldekideek Zubiri eta Ceni izango dituzte aurkari.




