Enpresako langileek aste honetan hasi dituzte 67 orduko lanuzteak, zuzendaritzari dei eginez “lehenbailehen bilera batetara deitzeko, hitzarmenari buruzko elkarrizketei ekiteko eta benetako negoziazio bati ekiteko proposamen bat mahai gainean jartzeko”.
Lehenengo mobilizazioa apirilaren 14an, asteartean, egin zen bi orduko lanuztearekin, eta gaur, apirilaren 16an, izan da bigarren protesta eguna.
ELA sindikatuak adierazi duenez, “langileen parte hartzea handia izan da” mobilizazioetan. Sindikatuaren arabera, langileek emandako erantzunak argi erakusten du “langileen ezinegona eta hitzarmen duin baten alde borrokatzeko borondatea”.




