Enpresa batzordeek, Beasain, Irun eta Madrilgo ordezkariekin, negoziazioa errazteko borondatea adierazi dute, malgutasuna erakutsiz eta eskari plataforman mugimenduak egiteko prest agertuz. Hori dela eta, enpresari negoziazio mahaia berehala deitzeko eskatu diote.
LAB eta ELA sindikatuek martxoan iragarri zuten CAFeko langileek 67 orduko lanuzteak egingo zituztela apirilean eta ekainean. LABek jakinarazi duenez, aste honetan aurreikusitako lanuzteei eusteaz gain, gaur egun osoan blokeatuko dute biltegi nagusiko sarrera.
“"Langileen presioak bakarrik mugitzen du zuzendaritza, eta bide horretan sakontzen jarraituko dugu."
Sindikatuek zuzendaritzari eskatzen diote bilera ahalik eta azkarren bideratu dezala, hitzarmena edukiz bete dadin eta negoziazioek aurrera egin dezaten borondatea behar dela azpimarratuz.




