Legazpi ko Burdinola elkarteak irteera bat antolatu du ekainaren 13rako, Arabako Erromaniko eta Erdi Aroko altxorrak ezagutzeko. Gida adituen eskutik, bisita gidatua egingo da Estíbaliz ko santutegira, Euskal Herriko Erromanikoaren harribitxi nagusietako batera, baita Gazeo eta Alaitza ko eliza pintatuetara eta Erdi Aroko Agurain era ere.
Ekintza honen prezioa 60 eurokoa izango da, eta gastu guztiak barne hartuko ditu: autobusa, sarrerak, gidak eta bazkaria. Ordainketa autobusera igotzean egin beharko da, eskudirutan.
Bazkideen izen-emate epea amaitu ondoren, irteera herritar guztientzat zabalik egongo da maiatzaren 30 era arte. Interesatuek burdinolaelkartea@gmail.com helbide elektronikora idatzita edo Juan Cruz ile-apaindegian eman dezakete izena.




