Arrano Kulturak ipuin-bilduma kolektiboa abiaraziko du Beasainen

Idazle amateurrei zuzendutako proiektuak 20.000 eta 40.000 karaktere arteko ipuinak bilduko ditu.

Irudi generikoa: Idazle talde bat, adin askotakoak, sua inguruan, Euskal Herriko paisaian.
IA

Irudi generikoa: Idazle talde bat, adin askotakoak, sua inguruan, Euskal Herriko paisaian.

Arrano Kulturak proiektu literario berri bat jarriko du martxan Beasainen, bertako eta inguruko idazle amateurrei zuzenduta, ipuin-bilduma bat osatzeko.

Arrano Kulturak ekimen berri bat sustatuko du Beasainen, bertako eta inguruko idazle amateurrei zuzenduta. Helburua da Beasain ardatz eta kokaleku izango duen ipuin-bilduma bat osatzea. Parte hartu nahi dutenentzat, lehenengo bilera ekainaren 10ean izango da, 18:30ean, Arrano Elkartean.
Elkarteak jakinarazi duenez, luzera ertaineko lanak bilatuko dituzte, 20.000 eta 40.000 karaktere artekoak. "Literatura zalea bazara eta idaztera ohituta bazaude, eta narrazioa, bereziki ipuinak, idaztea gustuko baduzu, hau interesatuko zaizu. Luzera ertaineko lan bat idazteak kikiltzen ez bazaitu, hau da zure hurrengo proiektua", adierazi dute.
Proiektuaren bultzatzaileak Beasaingo literatura zale talde bat dira, 20 eta 80 urte bitartekoak. Parte hartzeko baldintza nagusia Beasaingo lotura izatea da, bertan bizitzeagatik edo bertakoa izateagatik, eta idazteko zaletasuna izatea.
Bilduma 2027ko martxorako amaitzea aurreikusten da. Egileen profilak, gaiak, generoak eta ikuspuntuak anitzak izatea bilatzen dute, bakoitzak bere estiloan Beasaingo "hauspoa" astinduz. Talde eragileak ulertzen duenez, Beasain da bildumari batasuna eta talde izaera emango diona, eta herria bera izango da testuinguru, protagonista zein irakaspen emaile.