Guztira, 24 irteera doan eskainiko dira (12 euskaraz eta 12 gaztelaniaz), Errezil, Azkoitia, Azpeitia eta Zestoa udalerrietako hainbat leku ezagutzeko. Jarduerak apirilaren 11n hasi eta abuztuaren 30ean amaituko dira.
Programa asteburu honetan hasiko da Errezilen, Ibarbi sagarraren loratze prozesuan zentratutako bi bisitarekin. Lehen irteera euskaraz izango da apirilaren 11ko goizean, eta bigarrena gaztelaniaz apirilaren 12an. Bi bisitetarako topagunea San Martin parrokia izango da, goizeko 10:00etan, eta hiru orduko ibilbidearen ondoren sagar produktuen dastaketa bat eskainiko da.
Parte hartzeko, aurrez izena eman behar da Ekoetxea Azpeitian (943 812 448; info.azpeitia@ekoetxea.eus) edo Loiolako Turismo Bulegoan (688 759 429; 943 151 878; i-loiola@urolaturismoa.eus).
Euskarazko bisitek maiatzaren 23an jarraituko dute Azkoitian, herriaren jatorria eta San Martin ermitarekin duen lotura aztertuz. Azpeitiko Alde Zaharra ekainaren 21eko bisitaren ardatza izango da, eta uztailaren 4an Azkoitiko pilota tradizioa landuko da. Abuztuan, “Azkoitia: Dorretxe eta Jauregi artean” ibilbidea (abuztuaren 2an) eta “Altzolaratz, errota eta baserrien haran ezkutua” (abuztuaren 5ean) egingo dira.
Loiolako Santutegiak protagonismo berezia izango du abuztuan, hilaren 6an, 12an, 20an eta 27an bisitak eskainiz. Santutegiko bisita hauetan ez da sartzen San Inazio Loiolakoaren jaiotetxera sartzea, eta horretarako 4 euroko sarrera ordaindu beharko da (3 euro, jubilatuak).
Zestoan, abuztuaren 10ean San Lorentzo ermita eta ingurua bisitatuko dira, eta abuztuaren 21ean herriko gune historikoan zehar ibilbide bat egingo da. Euskarazko programa abuztuaren 29an amaituko da Azpeitiko Soledadeko kaperara egindako bisitarekin.
Gaztelaniazko bisitek apirilaren 12an hasiko dira Errezilen eta maiatzaren 24an Azkoitiko San Martin ermitarekin jarraituko dute. Azpeitiko Alde Zaharra ekainaren 20an izango da protagonista, eta uztailaren 5ean Azkoitiko pilota tradizioa. Agendan “Zestoa: San Lorentzo ermita” ibilbidea (uztailaren 12an) eta Altzolaratzera bisita (uztailaren 19an) ere sartzen dira, baita Zestoako gune historikoko ibilbidea (uztailaren 25ean) ere.
Abuztuan, dorretxe eta jauregien arteko ibilbidea egingo da Azkoitian (abuztuaren 1ean) eta Loiolako Santutegira bisitak 8an, 13an, 19an eta 26an. Programa abuztuaren 30ean amaituko da Azpeitian, Soledadeko kaperara egindako bisitarekin.
Bisitak doakoak dira, baina aurrez izena eman behar da 943 151 878 telefonoan, 688 759 429 telefonoan eta Whatsapp bidez, edo i-loiola@urolaturismoa.eus helbide elektronikoan. Izena emateko aukera ere badago Loiolako Turismo Bulegoan.




