Eguzki-eklipserako babes-betaurrekoak doan banatuko dituzte Gipuzkoan

Eureka! Zientzia Museoan eta ONCEren postuetan eskuratu ahal izango dira abuztuaren 12ko gertaera astronomikorako.

Eguzki-eklipserako babes-betaurrekoak mahai baten gainean.
IA

Eguzki-eklipserako babes-betaurrekoak mahai baten gainean.

Gipuzkoako biztanleek doako babes-betaurreko homologatuak eskuratu ditzakete abuztuaren 12ko eguzki-eklipserako, Eureka! Zientzia Museoaren eta ONCE erakundearen lankidetzari esker.

Espainiako Gobernuak eta ONCE erakundeak bi milioi betaurreko banatuko dituzte estatu osoan, Una vista única. Cuídala kanpainaren barruan. Gipuzkoan, material hori Miramonen kokatutako Eureka! Zientzia Museoan lor daiteke, sarrera bat erostearen truke, edo ONCE erakundeak lurralde osoan dituen postuetan.
Adituek gogorarazi dute ISO 12312-2 araua betetzen duten betaurrekoak erabiltzea ezinbestekoa dela begietako kalteak saihesteko. Eguzkiari begiratu aurretik, betaurrekoak egoera onean daudela egiaztatu behar da, marradurarik edo hausturarik gabe.
Gipuzkoan eklipse partziala ikusiko da, %99,8ko magnitudekoa. Segurtasun neurri gisa, gomendatzen da betaurrekoak eguzkiari begiratu aurretik jartzea eta begirada aldentzean kentzea, betiere prismatikoak edo teleskopioak iragazki profesionalik gabe erabiltzea saihestuz.