Ezkioko Igartubeiti baserri museoan larunbatean izango den 'Baserria dantzan' ekimenak ikasturteari amaiera emango dio. Aurreko edizioetan bezala, Oihane Vicente dantza mugimendu terapeutak gidatuko du saioa, familia osoari zuzenduta.
Dinamika honetan, 'dantza, natura eta emozioak' izango dira ardatz nagusiak. Jarduera baserrian zehar gauzatuko da eta 16:30ean hasiko da, baserriaren atarian.
Dantza, natura eta emozioak
Parte hartzeko izen-ematea zabalik dago jada. Saioak 3 euroko kostua du. Interesa dutenek 943 72 29 78 telefono zenbakira deitu edo igartubeiti@gipuzkoa.eus helbide elektronikora idatziz eman dezakete izena.




