Errausketaren Aurkako Mugimenduak mobilizazio berri baterako deia egin du larunbatean Donostian

Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan egingo den protestak Zubietako erraustegiaren kudeaketa eta ingurumen-inpaktua salatuko ditu.

Protesta bat erakusten duen irudia, pankartekin, gobernu eraikin baten aurrean.
IA

Protesta bat erakusten duen irudia, pankartekin, gobernu eraikin baten aurrean.

Errausketaren Aurkako Mugimenduko kideek mobilizazio berri baterako deia egin diete herritarrei larunbaterako, hilak 23, Donostiako Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan, Zubietako erraustegiaren ingurumen-kalteak salatzeko.

Donostiako udaletxe atarian egindako agerraldian, Errausketaren Aurkako Mugimenduko kideek larunbatean, hilak 23, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan mobilizatzera deitu dituzte herritarrak, 13:00etan hasita. Protestaren helburua da Gipuzkoako Foru Aldundiko agintariek entzutea aldarriak eta "protesta entzun dadila Donostian, Gipuzkoako hiriburu ustelean".
Deitzaileek gogorarazi dutenez, "Donostia da Gipuzkoako herrien artean gutxien birziklatzen duena, gero eta diferentzia handiagoz gainera". Horren ondorioz, "Donostia da Zubietako erraustegi kutsatzailea gehien elikatzen duena". Gainera, nazioarteko adituek Zubietako erraustegiaz egiten ari diren ohartarazpenak ekarri dituzte gogora, hala nola pilatzen ari diren pozoiak, dioxinak, furanoak, metal astunak eta PFASak, inguruko lur, aire eta uretan zabaltzen direnak.
Testuinguru horretan, Donostiako eta Gipuzkoako agintariei arduraz jokatzea galdegin diete berriz ere, adituen ohartarazpenak aintzat hartuta. "Antolatu hondakinen kudeaketa egokiak" eskatu diete eta, bereziki, "gelditu ezazue Zubietako erraustegi kriminal hori!"
Errausketaren Aurkako Mugimenduaren adierazpen osoak salatzen du Donostia dela "barrutik ustela dagoen Kantauriko perla polita, turistak inpresionatu nahi dituen hiri zabor-sortzailea". Donostia Bizirik elkartearen datuen arabera, 2025ean hondakinen %41,6 baino ez zen bildu gaika, Gipuzkoako batez bestekoa (%57) eta Europako helburuak (%55) baino askoz gutxiago.
Agerraldian zehar plazaratu duten oharrak dioenez, Zubietako erraustegiak "gau eta egun hondakinak erretzen" jarraitzen du, eta mundu osoko adituek ohartarazten dute zabaldutako kutsagarri arriskutsuen pilaketaz. Mugimenduak dei egin die Donostiako eta Gipuzkoako agintariei "ez-ikusia egin ez diezaiotela erraustegiak eragiten duen kalteari" eta hondakinen kudeaketa egokiak antola ditzatela.