Udalak, software espezializatu baten bidez, Uber sistemaren bidaia-ibilbideak erregistratu eta aztertu ditu. Azterketa horren ondorioz, egungo araudiaren arabera egin ezin diren hiri-desplazamenduetan ustezko 60 arau-hauste detektatu dira.
Informazio hori Foru Aldundiari helarazi zaio, eta hark erabakiko du orain zein neurri hartu eta zehapen-espedientea ireki. Udalak eta Aldundiak koordinatuta lan egiteko beharra azpimarratu dute, sektoreari erantzun argia emateko.
“"Niri kezkatzen nauena da hiri gisa taxi zerbitzu ona ematea. Eta horretan saiatuko gara taxi sektorearekin ere."
Udalak eta Foru Aldundiak erakundeen arteko lankidetza protokolo bat ezartzeko konpromisoa hartu dute, administrazio bakoitzak nola jokatu behar duen jakin dezan, koordinazioaren bidez, taxi sektoreari ziurtasunak eskaintzeko helburuarekin.




