Irrika Gluten Free ko Ainara Abasolo k emango du tailerra, eta parte-hartzaileek ahabi-marmelada, granola eta natillak bezalako errezetak prestatzen ikasteko aukera izango dute. Helburua glutenik gabeko alternatibak modu praktiko eta eskuragarrian hurbiltzea da.
Tailerrak hamabost plaza izango ditu eta adin guztietako pertsonei zuzenduta dago. Apirilaren 18ko larunbat goizean egingo da plazan bertan, merkatuarekin batera.
Proposamen honetaz gain, hitzorduak ohiko formatuari eutsiko dio, tokiko produktuen postuekin eta erosketak egiten dituztenen artean saski bat zozketatuz.
Tailerrean izena emateko epea irekita dago jada, eta BAZ en, 943 252 000 telefono zenbakira deituz edo izenemateak.arrasate.eus webgunearen bidez egin daiteke.




