Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren 38. edizioa: hautagaitzak aurkezteko epea zabalik

Andoaingo Udalak eta Eusko Jaurlaritzak antolatutako sariak kazetaritza eta komunikazio lanak sarituko ditu, 9.000 euroko bi sari banatuz.

Irudi generikoa: Kultura zentro bateko podiumean dagoen mikrofono bat, atzealdean ikusle eta argi lausoekin.
IA

Irudi generikoa: Kultura zentro bateko podiumean dagoen mikrofono bat, atzealdean ikusle eta argi lausoekin.

Andoaingo Udalak, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren babesarekin, Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren 38. edizioaren deialdia egin du, eta hautagaiak aurkezteko epea irailaren 20ra arte dago zabalik.

Aurten ere bi sari banatuko dira: Kazetaritza saria eta Komunikazio saria. Rikardo Arregiren etxe atarian bildu ziren ordezkariak edizioaren xehetasunak emateko, tartean Marta Lasa Andoaingo Udaleko Euskara eta Kultura zinegotzia, Aitziber Atorrasagasti Eusko Jaurlaritzako Euskara Sustatzeko zuzendaria eta Mikel Arregi Rikardo Arregiren anaia gazteena.
Hirurek azpimarratu zuten sariaren garrantzia, Rikardo Arregik bere garaian egindako lanak "kazetaritzako profesionalizazioa eta modernizazioa bultzatu nahia, gizarteak behar zuen informazioa euskaraz eta kalitatezkoa izan zedin" ekarri baitzuen.
Aurreko urteetan bezala, aurten ere bi kategoria izango ditu sariketak: Kazetaritza saria eta Komunikazio saria. Hautagaitzak aurkezteko epea irailaren 20 an itxiko da.
Rikardo Arregi Kazetaritza Saria k 2025eko irailaren 16 tik 2026ko irailaren 15 era bitartean egindako lan eta proiektuak hartuko ditu kontuan. Egunkari, aldizkari, agerkari digital, irrati eta telebistetako euskarazko kazetaritza lanak baloratuko dira. Saria 9.000 eurokoa da, eta Xabier Laka k egindako irudi artistikoa jasoko du irabazleak.
Komunikazio saria, berriz, euskarazko komunikazioa molde eta formatu berrituetara egokitu eta euskarazko komunikazioaren mesedetan urrats berritzaileak ematen dituzten ekimenek eskuratu ahal izango dute. Honek ere 9.000 euroko balioa du, eta Xabier Laka eskultoreak egindako irudi artistikoa emango zaio irabazleari.
Gehienez ere zortzi finalista izango dira, eta saria irabazten ez duten finalistek Xabier Laka k sortutako irudiaren serigrafia jasoko dute.
Saridun izateko hautagaitzak irailaren 20 ra arte aurkez daitezke, Andoaingo Udalera posta arruntez edo raks@andoain.eus helbide elektronikora igorriz. Epaimahaiak berezko proposamenak egiteko aukera ere izango du.
Epaimahaia ondorengo kideek osatuko dute: Miren Berasategi Zeberio, Eneko Bidegain Aire, Itxaro Borda Xarriton, Angel Erro Jimenez, Pantxika Maitia eta Libe Mimenza Castillo. Mahaiburua Marta Lasa Goñi izango da, eta idazkaria, Andoaingo Udaleko Euskara teknikaria.
Finalisten izenak azaroaren hasieran emango ditu ezagutzera epaimahaiak, eta sari banaketako ekitaldia abenduaren 4 an izango da Andoaingo Bastero Kulturgunean.