Bihar hasiko da XXIX. Aita Donostia Musika Astea, eta igandera arte luzatuko da. Ekitaldi guztien egoitza Berrizko Kaputxinotarren eliza izango da, eta sarrera librea izango da publikoarentzat.
Lehen hiru kontzertuak, asteazkenetik ostiralera, arratsaldeko 19:30ean hasiko dira. Asteburuko emanaldiak, berriz, ordubete beranduago, 20:30ean izango dira.
Lehen hiru kontzertuak, asteazkenetik ostiralera, arratsaldeko 19:30ean hasiko dira. Asteburuko emanaldiak, berriz, ordubete beranduago, 20:30ean izango dira.
Jaialdiari hasiera emateko, Easo abesbatzak eskainiko du lehen kontzertua. Gorka Miranda ren zuzendaritzapean, Izei Mugika, Davide de Oliveira eta Aimar Etxaide bakarlari arituko dira, eta Lucia Arzallus pianoan arituko da. Egitarauak Aita Donostia ren lanak ez ezik, Guridi eta Sorozabal en piezak ere jasoko ditu.
Ostegunean, Eskola Gurutziaga abesbatzak hartuko du lekukoa, Missas Brevis eta African Alleluia obrak aurkeztuz. Ana Belen Garcia organistak lagunduko die. Ostiralean, berriz, Aita Donostia, Kantaka, Urmaiz eta Julian Barrenetxea abesbatzak elkartuko dira Javier Alberdi ren zuzendaritzapean.
Asteburua irekitzeko, Javier Royo k gidatutako Coral Turiosonense arituko da. Jaialdiari amaiera emateko ardura, berriz, Hodeiertz abesbatza rentzat izango da, Gerardo Rifon organista lagun dutela.




