Antolatzaileek guztira 95 spot jaso dituzte aurtengo ediziorako, eta lan guztiek "Zergatik sortu euskarazko edukiak sare sozialetan?" gaia landu behar izan dute. Horietatik, 18 urtetik gorakoen eta 18 urtetik beherakoen hamarna lan sailkatu dira finalerako.
Ekitaldian hainbat sari banatuko dira: lehiaketako spot onenak 1.000 euroko saria jasoko du. 18 urtetik beherako parte hartzaileen artean spot onenak 500 euroko saria izango du, eta musika sinkronizazio onena duenak 300 eurokoa.
Publikoaren spot gustukoenak ere 500 euroko saria eskuratuko du. Herritarrek 1.800 boto baino gehiago eman dituzte lau egunetan, "inoizko handiena" izan den erantzuna emanez.
Ohiko sari horiez gain, Mondragon Unibertsitateko ikasleen spot onenak 500 euroko saria jasoko du, eta Arizmendi Ikastetxeko ikasleen lanik onenak, 250 eurokoa.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, ekitaldirako sarrera librea izango da eta luntxa, antzerkia eta beste hainbat sorpresa izango dira bertan.




