Kanpaina honen bidez, UEMAk azpimarratu du nahikoa dela hitzordua eskatzerakoan edo ogasunarekin harremanetan jartzerakoan euskaraz aritu nahi dela adieraztea. Horrela, aurrez aurre, telefonoz edo Internet bidezko gestioetan, harremana euskaraz izan daiteke. Gainera, sinatzeko ematen den orria ere euskaraz jaso daitekeela gogorarazi dute.
Internet bidezko aitorpena egiten dutenek euskarazko bertsioa jaitsi dezakete, eta hobetsitako hizkuntza atalean euskara hautatu. Aholkularitza baten bidez kudeatzen dutenek berariaz eskatu beharko dute aitorpena euskaraz egitea, eta finantza erakundeetan ere eskaera bera egin daiteke.
“"Errenta aitorpena euskaraz egiten duten herritarren kopurua urterik urte gorantz doan arren, errealitate soziolinguistikoak erakusten dituen datuetatik urrun dago oraindino."
Iazko datuen arabera, Bizkaian, Amoroto (%27,9), Mendexa (%23), Aulestia (%22), Ispaster (%18,7) eta Gizaburuaga (%16) izan ziren errenta aitorpen gehien euskaraz egin zituzten herriak. Gipuzkoan, berriz, ehunekoak nabarmen handiagoak izan ziren: Orexa (%71), Zerain (%69), Amezketa (%61), Ataun (%60) eta Abaltzisketa (%60).
Durangaldean, Otxandio k du ehunekorik altuena (%10,6), eta ondoren Atxondo (%7,5) eta Garai (%7,2) datoz. Eskualdeko herri handienek, Durango k eta Zornotza k, %4,3ko ehunekoa dute. Batez beste, Otxandio n eta Atxondo n egiten da errenta aitorpena gehien euskaraz eskualde honetan.




