Zestoako Txirrindulari Elkarteak prest ditu dagoeneko etzi, larunbatean, ospatuko den probaren xehetasun guztiak. Parte hartzaileek Erdikaletik Ondarbasorainoko bidea egin beharko dute erlojupekoan. Irteerak 11:00etatik aurrera hasiko dira, hiru minutuko tartearekin txirrindulari bakoitzaren artean.
Proba honetan parte hartuko duten 17 txirrindularien zerrenda eta haien irteera ordu zehatzak argitaratu dira. Lehenengo irteera Maddi Alberdik egingo du 11:00etan, eta azkena, Oier Ibargurenek, 11:48an.
“"Klasifikazio ofizialetik kanpo izango da"
Sari banaketa ekitaldia 13:00etan izango da plazan, proba amaitu ondoren.




