Sanjuandegiko festak: umeen eguna ospakizun betearekin

Ehunka ume bildu dira Jose Antonio Agirre plazan jolas eta ekitaldiez gozatzeko, festak hasi aurretik.

Irudi generikoa Sanjuandegiko festetako umeen egunari buruzkoa.
IA

Irudi generikoa Sanjuandegiko festetako umeen egunari buruzkoa.

Sanjuandegiko festak ofizialki hasi ez badira ere, umeek beren eguna ospatu dute gaur Jose Antonio Agirre plazan, jolas eta ekitaldiez betetako goizean.

Oraindik Sanjuandegiko festak ofizialki hasi ez badira ere, umeek gaur dute beren eguna, eta denak emanda ari dira ospatzen. Jose Antonio Agirre plazan elkartu dira izena emandako 200dik gora ume eta begirale lanetan ari diren gazteak. Adinaren araberako taldeetan banatuta, auzoan barrena sakabanatu dira, eta jolasak egin dituzte bazkalordura arte. Zerri eginda eta goitik behera bustita bukatu dute den-denek, baina baita gozatu ederra hartuta ere.
Jolasak bukatu ondoren, berriro elkartu dira plazan bazkaltzeko, indarrak berreskuratu nahian. Aurtengoan ere Iagomago izango da Umeen Egunari ginga jarriko diona, 16:15ean hasita egingo duen ikuskizunarekin.
Bihar ere umeak izango dira protagonista Sanjuandegin, baina bizikleta gainean. Joan den urtean berreskuratutako jarduera hau, aurten ere antolatu dute YK Riders taldeak eta XJ Auzolanean taldeak elkarlanean. Oraingoan, 16 urtera artekoentzat izango da, 16:30ean hasita Jose Antonio Agirre plazan. Parte hartu nahi dutenek egunean bertan eman beharko dute izena, eta kaskoa eramatea ezinbestekoa izango da.