Egitarauak Binakako Txapelketako A eta B serieetako partidak eta ikusleentzako hainbat aisialdi-jarduera bilduko ditu. Pilota profesionaleko partidez gain, lau jaialdietan zuzeneko musika izango da DJ baten eskutik, baita jolasak eta bertaratutakoen artean kirol-materialaren zozketak ere.
Lau jaialdietarako abonamenduak 100 eurotik aurrera eskura daitezke, eta jaialdi bakoitzerako sarrerak, berriz, 20 eurotik aurrera.
Sarrerak eta abonamenduak dagoeneko salgai daude www.entradasfronton.com webgunean, baita Amorebieta-Etxanoko bi establezimendutan ere: Urtza tabernan eta Venecia kafetegian.




