Iñaki Oreja margolariak, Zumaia ko Alde Zaharra bereziki maite duela adierazi du, eta bereziki Sanjuaniturriko plazatxoa. "Ni Harategi kalea n jaio nintzen, 9. zenbakian, eta asko maite dut inguru hau guztia", azaldu du margolariak, bere tailerrean, Orai Atelier izenekoan. Hau ez da arte galeria bat, bere lanak egiteko tailerra da, baina egindako lanak erakusteko ere balioko du.
Orejak ez du urrutira joan behar izan espazio berria aurkitzeko, aurretik ere beste lokal bat izan baitzuen plazatxo berean. Garai hartan, Garbiñe Arrieta zumaiarrarekin partekatu zuen lokala, Sorazu denda zegoen leku berean. "Espazio hura Harategi kalea n zegoen, eta hau San Pedro kalea ren hasieran", zehaztu du Orejak.
Bi artistak alokairuan egon ziren lokal hartan, baina orain Orejak lokala erostea erabaki du. Eraikinaren fatxada berritzen aritu ziren urtebete baino gehiagoz, eta lanak amaitu ondoren, Arrietak beste leku bat aurkitu zuen. Orejak bakarrik ordaindu beharko zukeen alokairua, eta horregatik erabaki zuen berritzen ari ziren beste eraikin batean lokal bat alokatzea.
Orai Atelierrek bere lan abstraktuak erakusteko lekua ere eskaintzen du. "Ez nuen inoiz pentsatuko nire lanak erakusteko espazio bat izango nuenik", aitortu du Orejak, nahiz eta etorkizunean beste artista batzuei ateak irekitzea ez duen baztertzen.
Arte abstraktuaren inguruan lan egin du Orejak azken urteotan, batez ere 2020 tik aurrera. Bere lanetan, formek baino, koloreek dute protagonismo nagusia. "Mihisearen aurrean jartzen naizenean, buruan bueltaka izaten dut zer kolore erabiliko ditudan koadroa egiterakoan", dio.
Margolanak mihise gainean horizontalean jarrita eta espatulen bidez zabalduz eta nahastuz lortzen du nahi duen irudia. "Amaieran, mihisea astoan jartzen dut, eta atzealdea margotzen dut, erabili ditudan margo eta kolore guztiak nahastuta", azaldu du.
Iñaki Oreja k Madril go Gaudi arte galeria ren bitartez parte hartuko du Munich en (Alemania) egingo den Artmuc nazioarteko arte azokan, urriaren amaieran. Hiru lan eraman ditzake bertara: bat berak aukeratutakoa eta bi galeriako kideek hautatutakoak. Lan horiek Madril go aretoan erakutsiko dituzte uda sasoian zehar.
Urte amaieran, Azpeitia ko arte jardunaldi batean ere izango dela iragarri du margolariak. Bitartean, Zumaia ko Alde Zaharrean lanean jarraituko du, ateak zabalik izaten dituela nabarmenduz.




