Otegienea-Majori auzoko bizilagunek San Joan jaiak ospatzen ari dira asteburuan, giro paregabean. Goizean, haurrentzako marrazki tailerra eta Urdaneta taldearen dantza saioa izan dira ekintza nagusiak, auzotar ugari bilduz.
Eguerdian bazkari herrikoia eta bingo saioa izango dira. Arratsaldean, berriz, XV. Mus Txapelketa jokatuko da. Horrez gain, buruhandi eta erraldoien kalejirak izango dira, eta Soulanders taldeak girotuko du arratsaldea.
Gauean, mozorro festa ospatuko dute, eta Boost taldearen kontzertuak eta DJ sorpresa batek emango diote amaiera egunari.
Bihar ere egitarau oparoa izango da. Goizean aurpegi margoketa saioak eta XVII. Patata Tortilla lehiaketa izango dira. Arratsaldean, magia ikuskizuna eta Toka lehiaketa, eta gauean sevillana dantzaldiaren txanda izango da.




