Amorebieta-Etxanoko Udala k amaitutzat eman ditu Larreako gimnasioaren handitze-lanak, eta instalazioak azaroaren 25eko ostegunetik aurrera egongo dira berriro erabiltzaileen eskura. Lan horiei esker, gimnasioaren azalera 404 metro koadrotik 757 metro koadrora handitu da, ia %87ko hazkundea suposatuz, eta guztira 125 kirol-makina izango ditu, horietatik 77 berriak.
Ekipamendu berriari esker, erabiltzaileek entrenamendu kardiobaskularrak, indar-ariketak eta entrenamendu funtzionalak egiteko aukera zabalagoa izango dute. Horrez gain, BH GYMLOOP doako aplikazio mugikorra ere jarriko da martxan, erabiltzaileek ariketak kontsultatu, entrenamendu-errutina pertsonalizatuak eskuratu eta egindako entrenamenduen jarraipena egin ahal izateko.
Jarduera gidatuetarako espazioak, berriz, azaroaren amaierarako egongo dira prest. Udalaren Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Planaren barruan kokatzen den jarduketa honek, herritarren beharrei erantzuten die, espazio eta ekipamendu hobeak eskainiz.
Ainhoa Salterain alkateak nabarmendu duenez, "haien beharrak entzun ditugu, eta kontuan hartu ditugu zornotzar askoren eguneroko bizitzaren parte diren instalazio hauek hobetzeko". Gainera, "udal kirol-instalazioak hobetzeko dugun konpromisoan beste urrats bat dela" azpimarratu du.




