Gurea Kultura egitasmoko kideek bihar, larunbata, Erdikalean jarriko duten tonbolan herriko sortzaileen produktuak zozkatuko dituzte. Ekimen hau 13:00etatik 14:15era bitartean izango da, eta bertan bildutako dirua Gurea Kultura egitasmoa finantzatzeko erabiliko da. Taldeak herritar guztiak parte hartzera gonbidatu ditu.
Bestalde, urtero legez, Gurea Kulturak hainbat kontzertu antolatu ditu datozen festetarako, zezenketen alternatiba gisa. Hitzorduak irailaren 6an eta 8an izango dira, zezenketen egun beretan. Irailaren 6an, Ithaka eta Gailu taldeek joko dute Estazio Zaharreko oholtzan; hilaren 8an, berriz, Izaki Gardenak taldearen txanda izango da.




