Geurea Rugby Taldea k, Arrasate, Elorrio eta Zornotza ko jokalariz osatua, bere historiako lehen finala jokatuko du larunbat arratsaldean, Zarautz eko Asti kirolgune an. Klubek autobusak antolatu dituzte zaleak bertaratzeko, eta Irene Dolara jokalari arrasatearrak ziurtatu du ez dela zale faltarik izango. Hiru herrietako jarraitzaileak talde bakarra animatzera joango dira, Gasteiz ko Gaztedi indartsuaren aurka.
Aurrean duten taldea, Gaztedi, kategoriako indartsuena da, eta dagoeneko Ohorezko Mailara igo da. "Ligako jardunaldi guztiak irabazi dituzte, baita gure kontrako biak ere", adierazi du Dolarak. Joaneko partidan, Arrasate n, emaitza 10-17 izan zen neurketa lehiatu baten ostean, baina Gasteizen jokatutako itzulikoan errazago nagusitu ziren gasteiztarrak. "Badakigu eurak direla faboritoak, baina horrek ez gaitu arduratzen. Guk helburua bete dugula sentitzen dugu, eta presio handirik gabe joango gara dena ematera", gaineratu du.
Taldeak Arrasate tik zazpi jokalari ditu, eta ohikoa da beste herrietako ordezkariekin bat egitea liga osatzeko. "Zornotza, Elorrio eta Arrasate gaude Geurea ren atzean. Hiru herri elkartu eta ilusio handiz hasi ginen lanean. Denboraldian zehar erakutsi dugu benetan garela talde bat, bai zelai barruan eta baita kanpoan ere", azaldu du Dolarak, harreman ona dutela azpimarratuz.
Finalerako txartela joan den larunbatean lortu zuten Arrasate ko zaleen aurrean, La Unica ren aurka 37-10 irabazita. Nafarrak talde indartsua izan arren, Zabala entrenatzailearen taldeak baloiarekin ekimena hartu eta neurketaren kontrola bereganatu zuen. Orain, denboraldia borobiltzeko erronka dute Zarautzen.




