Urtero bezala, PTGaraiak Garaia Investors ekimena antolatu du, Ikerlan, Mondragon Ventures, Mondragon Goi Eskola Politeknikoa, Mondragon Enpresagintza, Gaztenpresa, Galbaian eta A+G erakundeen laguntzarekin. Ekimen honen helburua da hautatutako startup-ei euren proiektuak aurkezteko plataforma bat eskaintzea, adituen epaimahai baten, inbertitzaileen eta ekintzailetza ekosistemako eragileen aurrean.
Deialdia sektore guztietako startup eta ekintzaileei zuzenduta dago, baldin eta proiektu berritzaileak garatzen ari badira, hasierako faseetan badaude (balidazioa, garapena, hazkundea) eta gehienez lau urteko antzinatasuna badute. Aurreko edizioetan parte hartu duten startup-ek, aurrerapen nabarmenak izan badituzte, berriro aurkezteko aukera izango dute. Parte hartzen duten startup guztiek mentorizazioa, finantza-kudeaketako tailer praktikoa eta sare publiko zein pribatuetarako sarbidea izango dute.
Interesdunek proiektuaren eta taldearen oinarrizko informazioa, deskribapen laburra, pitch deck-a eta aukerako bideo bat aurkeztu beharko dituzte PTGaraiaren kanal ofizialetan. Startup eta proiektuen izen-ematea maiatzaren 4an itxiko da, eta publikoarentzako izen-ematea, berriz, maiatzaren 15ean.
Ekimenak sari garrantzitsuak eskaintzen ditu. Pitch onena A+G Consultoresen mentorizazioarekin sarituko da (1.500 eurotan baloratua), Galbaianen Sokalagun programarako sarbidearekin (2.600 eurotan baloratua), PTGaraiako coworking gunean urtebeteko lan-espazioarekin eta bere komunikazio-kanaletan zabalkundearekin (2.500 eurotan baloratua).




