Garai ko kaleak kolorez eta bizitasunez beteko dira igande honetan, apirilak 19, XII. Landare eta Lorazaintza Azoka ospatuko baita. Ekitaldi hau, Garai ko Udalak eta Urkiola Landa Garapenerako Elkarteak elkarlanean antolatuta, goizeko 10:00etatik 15:00etara izango da, ohiko giro atseginean. Eguraldi onarekin plazan egingo da, eta euria eginez gero, frontoian.
Aurten, hamabi lorezaintza mintegik parte hartuko dute, landare mota ugari eskainiz: apaingarriak, fruta-arbolak, kaktusak, landare haragijaleak eta baratzerako hazi ekologikoak. Horrez gain, lorazaintzarako lanabesak, baserriko tresnak eta egurra eta loreak uztartzen dituzten artisauen lanak ere eskuragarri egongo dira. Ekoizleek aholkularitza teknikoa eskainiko diete erosleei.
Landareez gain, Durangaldea ko baserriko produktuek ere leku garrantzitsua izango dute azokan. Tokiko ekoizleek gazta, ogia, gozoak, kontserbak eta artisau-garagardoa salduko dituzte, besteak beste. Gainera, txosna bat egongo da, bertako produktuekin prestatutako taloak eta edariak eskainiz.
Bisitarien erosotasuna bermatzeko, Garai ko nagusien elkarteak kontsigna-zerbitzua kudeatuko du. Horrela, azokazaleek erosketak bertan utzi ahal izango dituzte, feria lasaiago ikusteko. Zerbitzu hau erabiltzen dutenen artean, Etartie dendako produktuen otzara bat zozketatuko da.
Garai ko Udalak eta Urkiola Landa Garapenerako Elkarteak herritar guztiak gonbidatu dituzte azoka giroaz gozatzera, eta eskerrak eman dizkiete ekimena posible egiten duten boluntario eta lantalde guztiei.




