Ostiralean, hilak 29, Ametsa trinketean hasiko da pilota asteburua, Xare Irekiaren bigarren jardunaldiarekin. Lehen neurketa 18:00etan hasiko da, eta bertan Gazteak mailako Adei Gibelalde eta Eneko Larrañaga arituko dira, Izei Garmendia eta Paule Fernandez en aurka. Jarraian, Nagusia mailako partida izango da, non Unai Gibelalde eta Ander Mujika bikoteak Matxalen Mendizabal eta Oier Garmendia izango dituzte aurkari.
Larunbatean, hilak 30, Iruñeko Larrabide trinketean jokatuko da Euskal Herriko Trinketeko Xare Txapelketaren barruan partida bat. Xuban Lopetegi eta Oier Iturbek, Auñamendi taldeko Hualde eta Ayesa bikotearen aurka neurtuko dituzte indarrak, goizeko 10:00etan.
Igandean, hilak 31, Euskal Herriko Trinketeko Xare Txapelketak jarraipena izango du Gazteen txandarekin. Bi partida jokatuko dira: bata Hazparnen 10:00etan, non Ibai Larañaga eta Ander Mujika k Noizbait taldearen aurka jokatuko duten; eta bestea Urruñan 17:00etan, non Unai Gibelalde eta Oier Garmendia k bertako taldearen aurka arituko diren.
Zorte on denei!




