Egunaren lehen zatian behe-hodeiak nagusituko dira, eta iparraldean zirimiria egin dezake. Hala ere, egunean aurrera egin ahala, ostarteak zabalduz joango dira, eta arratsaldea nahiko argia espero da. Hegoaldean ere giro eguzkitsua izango da goizean.
Iparraldeko haizea ibiliko da, eta tenperaturak ez dira asko aldatuko. Hiriburuetan, gutxienezko tenperaturak Baionan 18 gradu, Bilbon 19, Donostian 18, Gasteizen 15 eta Iruñean 17 izango dira. Gehienezkoak, berriz, 25, 25, 24, 24 eta 27 gradukoak izango dira hurrenez hurren.
Itsasbazterrean, ipar-osagaiko haizea ibiliko da 3ko indarrarekin, itsaskirria eraginez. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu, eta egunaren bigarren partean 1,5 metro ingurukoak. Itsasgorak 05:09an eta 17:24an izango dira, eta itsasbehereak 11:09an eta 23:34an. Ur-tenperatura 24 gradukoa da eta ikuspena lau eta hamar kilometro artekoa izango da.
Kantauri isurialdean euri txiki-ertaina egin dezake, eta baliteke goizaldean zenbait lekutan zaparradak handiagoak izatea. Arratsaldean atertzera egingo du. Gainerakoan, baliteke egunaren lehen zatian noizbehinka euri txikia egitea. Ipar/ipar-ekialdeko haize ahula ibiliko da, tarte biziekin Araban arratsaldean. Tenperatura minimoak gutxi jaitsiko dira, egunaren amaieran neurtuko direlarik. Gehienezko tenperaturetan aldaketarik ez edo gutxi igoko dira.




