Neurriak EH Bildu eta Podemos-Ahal Dugu alderdien aldeko botoak jaso zituen, eta EAJ ren abstentzioa. Izendapen hori lortzeko prozesuan, Elorrioko Udalak Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Sailari diagnostiko zehatza eta ekintza plan bat bidali dizkio.
Eskaera hori 2025eko apirilean argitaratutako Etxebizitza Behatokiaren txostenean oinarritzen da. Txosten horren arabera, udalerriak tentsioko zona deklaratzeko irizpideak betetzen ditu. Diagnostiko horrek adierazten du Elorrioko etxebizitza merkatuak ez duela bermatzen etxebizitza eskuragarritasuna arrazoizko baldintzetan, egiturazko desoreka bat agerian utziz.
Ekintza planak 26 neurri biltzen ditu, lau ardatzetan antolatuta: alokairu irisgarria sustatzea, etxebizitza parkea birgaitzea, laguntza eta dirulaguntza sistema bat ezartzea, eta erakundeen arteko koordinazioa. Dokumentu horiek guztiak udalaren webgunean daude eskuragarri. Planak martxan dauden jarduerak eta zona tentsionatua ofizialki deklaratzen bada soilik aplikatu ahal izango diren beste batzuk jasotzen ditu.




